Donostiako Orfeoia Mozart jaialdian izango da
MUSIKA. Donostiako Orfeoiak A Coruñan (Galizia) hilaren 12an hasiko den Mozart jaialdian abestuko. Egun horretan Juan Duranen Alborada de noite e de luz obraren estreinaldian parte hartuko du eta Berliozen Te Deum ere interpretatuko du. Hurrengo egunean Beethovenen Fantasia korala eta Bederatzigarren sinfonia eskainiko ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu