Kultura

Donostiako Zinemaldiaren 65.000 sarrera saldu dituzte dagoeneko

Biharko inaugurazio galan parte hartuko duten lagunak Donostiara iristen hasi dira.

2009ko irailaren 17a
19:14
Entzun
Bihar hasiko da Donostiako Zinemaldiaren 57. edizioa eta lau egunetan 65.000 sarrera saldu dituztela, jakinarazi dute gaur antolatzaileek.

Kursaalean egingo dute inaugurazio gala bihar 20:00etatik aurrera eta Atom Egoy zuzendariak bertan aurkeztuko du Chloe filma. Aurkezleak, Edurne Ormazabal, Francis Lorenzo eta Barbara Goenaga izango dira. Gainera, aktore eta epaimahi ofizialeko kideek ere hartuko dute parte ekitaldian. Das Weisse Band filmeak Fipresci saria eskuratuko du eta Margaret Menegaz ekoizlea izango da saria jasotzeaz arduratuko dena. Dagoeneko hasi dira bertan egongo direnak Donostiara iristen.

Tarantino eta Brad Pittek Inglourious Basterds filmea aurkeztuko dute

Bestalde, Zabaltegi-Bitxiak saila irekitzeko bihar Victoria Eugenian 22:00etan egingo den Inglourious Basterds filmearen emanaldian egongo dira Quentin Tarantino zuzendaria, Brad Pitt aktorea eta Lawrence Bender ekoizlea. Antolatzaileek gaineratu dutenez, Christoph Waltz aktorea ere Donostiara etortzekoa zen baina, azkenean, bisita bertan behera utzi behar izan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.