Zinemaldia

Donostiako Zinemaldiko zuzendaritzak ekarpen ekonomikoari lotu dio karguan jarraitzea

Azkeneko bi ekitaldietako emaitza ekonomikoa defizitarioa izan da, eta Donostiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ez dute "aparteko ekarpen ekonomikorik" egin.

2008ko azaroaren 18a
18:28
Entzun
Donostiako Zinemaldiko zuzendaritzako kideek jakinarazi dutenez, euren karguak Zinemaldiko kide diren erakundeek egin ditzaketen ekarpen ekonomikoen "menpe" dago. Azken bi ekitaldien balantze ekonomikoa defizitarioa izan da, eta zuzendaritzakoek diote Zinemaldiko erakundeek ez dutela "aparteko ekarpen ekonomikorik" egin.

Hain zuzen, Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Espainiako Gobernuko Kultura Ministerioa dira lau erakunde horiek. Zuzendaritza, berriz, Mikel Olaziregi Zinemaldiko zuzendariak, Jose Angel Herrero-Velardek, Ricardo Aldarondok, Vicente Mozok, Jose Luis Rebordinosek eta Ana Esperanza Redondok osatzen dute.

Jaialdiaren autofinantzaketa %48koa dela esan dute, eta babesleek emandako diru sarrerak %23 handitu dira aurtengo edizioan. Hala ere, galerak egon dira azken bi urteetan: 511.878 eurokoa iaz eta 450.000 eurokoa aurten -irailaren 18tik 27ra bitartean izan da, 56. edizioa-.

Zuzendaritzako kideek ohar batean adierazi dute Zinemaldiko administrazio-batzordearen esku utzi zituztela euren karguak, eta horiek neurria ez onartzea erabaki dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.