Arkeologia

Duela 15.500 urteko "santutegia" aurkitu dute Deban

Debako (Gipuzkoa) Praile Haitz leizean balio handiko aurkikuntzak egin dituzte Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologoek: Madeleine aroko Cro-magnon gizakiaren hainbat tresna topatu dituzte, gutxi gorabehera orain 15.500 urte ingurukoak. Guztira 29 tresna aurkitu dituzte, baina balio berezia dute harri beltzean landutako lau idunekoek eta ahuntz hezurra oinarri duen bostgarren batek. Izan ere, orain arteko sasoi hartako aurkikuntza gehienak eguneroko bizitzan beharrezko ziren tresnenak izan dira, eta hauek, berriz, apaingarri hutsak dira. Leizea erritualetarako "santutegi" gisa erabilia izan zela uste dute adituek. Halako aurkikuntzarik gutxitan egin da Europan.

2005eko urriaren 3a
19:44
Entzun
Praile Haitzen topatu duten idunekoetako bat harrian landutako emakume irudi bat da, 12 zentimetro ingurukoa, eta Europako hainbat lekutan aurkitu izan diren aurrehistoriako venusen oso berdintsua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.