EAEko 25 museo sartu dituzte Museo eta Bildumen Erregistroan

Museoen eta bildumen politika orokor bat eratzeko balioko duela iritzi dio Museoen Aholku Kontseiluak

Erredakzioa
Gasteiz
2012ko uztailaren 4a
00:00
Entzun
Euskadiko Museoen eta Bildumen Erregistroan 25 museo sartu zituen atzo Eusko Jaurlaritzako Museoen Aholku Kontseiluak. Horien artekoak dira Bilboko Arte Eder eta Guggenheim museoak, Gasteizko Artium museoaeta Donostiako San Telmo. Erregistroa arautuko duen Museoen Legearen tramitea onartu ondoren, museoak erregistro horretan sartzea «ezinbesteko» tramitetzat hartu dute. Horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko museoen eta bildumen politika orokor bat diseinatu ahalko dela azaldu du Kontseiluak hedabideetara igorritako prentsa oharrez.

Erregistroa Euskadiko museoen sarea antolatzeko beharrezkotzat jo dute. Museoek erregistroan izena eman beharko dute Euskadiko Museo edo Euskadiko Bilduma aitorpena lortzeko eta diru laguntzak eskatzeko. Museo eta bilduma guztietako funtsen katalogoa osatu eta Interneten jarriko dute eskura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.