Kultura

EAEko Kontu Auzitegiak dio Guggenheimeko lapurreta saihesteko aukerak egon zitezkeela

Bidarte museoko zuzendari nagusiak ez du uste Kontu Auzitegiaren kontrolak egonda ere saihestuko zenik finantza zuzendariaren lapurreta, "kontuak manipulatuta zeudelako".

2008ko maiatzaren 7a
18:33
Entzun
Jesus Alvarez EAEko Kontu Auzitegiko presidenteak gaur esan du Bilboko Guggenheim Museoko Edukitzaile eta Higiezina enpresak elkarte anonimo izan balira, aipatutako auzitegiak kontrolatu egingo lituzkeela, eta ondoren Miguel Angel Astiz Kontu Auzitegiko auditore nagusiak adierazi du modu horretara duela aste batzuk jakin zen lapurreta saihesteko aukerak egongo liratekeela. Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Batzordean agertu dira gaur Alvarez eta Astiz.

Ia milioi erdi euro lapurtu zituela aitortu zuen Roberto Zearsolo Guggenheim Museoko finantza zuzendariak iragan apirilaren 16an. 1998tik 2008ra bitartean 486.979,38 euro ostu zituen.

Juan Ignacio Bidarte museoko zuzendari nagusiak ere eman ditu azalpenak, eta ez da ados azaldu Alvarezekin eta Astizekin, ez baitu uste Kontu Auzitegiaren kontrol horiek egonda ere lapurreta saihestuko zenik, "kontuak manipulatuta zeudelako". Bidartek Guggenheimeko lan taldea defenditu du, "ez baita justua ardi beltz batek besteen lana kutsatzea".



Museoko zuzendaria astelehenean Eusko Legebiltzarrean izango da eta asteartean epailearen aurrean, Zearsoloren kontra salaketa sartu duela-eta -Zearsolo ere joango da-.

Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputatua ere izan da azalpenak ematen. Finantza zuzendariarengan "gehiegizko konfiantza" egon zela adierazi du, "eta hori da gaizki egin zena".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.