Komunikabideak

EB eta EA EITBtik kanpora, Aralar barrura

Administrazio Kontseilua Aralarreko kide batez gain, EAJko, PSE-EEko eta PPko kideek beteko dituzte, besteak beste.

2009ko irailaren 2a
18:18
Entzun
EITBko Administrazio Kontseiluko kide izango da Aralar lehenengoz, EA eta EB, ordea, taldetik kanpo geratu dira. Eusko Jaurlaritzak gaur baieztatu duenez, alderdiei dagokienean, PSE-EE, PP, EAJ eta Aralarrek izango dute ordezkaritza Euskal Irrati Telebistan.

Hemeretzi postuetatik sei EAJk beteko ditu, bost PSE-EEk, hiru PPk eta bat Aralarrek. Gainerako ordezkariak Euskaltzaindiari, Eusko Ikaskuntzari, EHUri eta sindikatuei dagozkie.

Etzi jakinaraziko dituzte EITBko Administrazio Kontseilua osatuko duten ordezkarien izenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.