«Ederra? Arriskutsua!»

Miel Anjel Elustondo
2012ko otsailaren 18a
00:00
Entzun
Portualdea «Gipuzkoako eskualde deprimituena da azken hogei urte honetan», Izagirreren ustez. «Abandonatu egin dute denek. Pentsa, portua bera kendu nahi diote herriari, kanpora atera nahi dute Gipuzkoako aferistek. Inbasioa planifikatu dute, pabiloiak bota dituzte, txalupen eta yatetxoen amarraleku zibilizatuak jarri dituzte… Diktaduran hainbeste handitu ziren industria haiek lur jo zuten denek. Interesgarria izaten jarraitzen du, hala ere, oso jende ona eta maila politiko handikoa delako portualdekoa. Xumea da eta arraina prestatzen daki, arrain asko kontsumitzen du, ondo jaten du, euskaldundu egin da pixkanaka eta baldintza gogorretan bizi da, gai tabua den zentral termiko bat dauka dioxina botatzen eta Gipuzkoa erdiko zaborrak hartzen dituen planta ere bai… Tasa susmagarria dauka heriotza goiztiarretan eta inoiz ez da airearen kalitatea kontrolatu. Leku ederra izaten jarraitzen du eta orain bertan bizi ez garenok ere hantxe gabiltza astean bitan edo hirutan. Inplikazio maila handia dago, prakak bete lan. Ederra dela esan dut, arriskutsua dela ere esan nezake…»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.