Euskal Irrati Telebistako zuzendaritza kargua gehiago jakinarazi dira gaur, EITBko administrazio kontseiluaren bileraren ostean. Edurne Ormazabalek EITBn jarraituko du lanean, baina orain EITBnet Interneteko guneko zuzendari gisara. Urte luzez, Gaztea irratiko koordinatzailea izan da Ormazabal, baina azkeneko hilabeteetan EITBko webguneko kanal tematikoen arduraduna izan da.
Gestio Korporatiboko zuzendari kargua Jose Angel Quintanillak beteko du. Azkeneko urteetan kargu hori betetzen Juan Diego aritu da. Quintanilla Euskal Herriko Unibertsitateko kudeatzaile izandakoa da eta Herri Kontuen Epaitegiko auditore buru izana da.
Patxi Arratibel Estrategia eta Kanpoko Harremanen zuzendari gisa arituko da. Orain arte, Arratibelek Radio Euskadin eta Eusko Jaurlaritzan egin du lan, besteak beste.
Kargu horiek onartzeaz gain, administrazio kontseiluak lehendik erabakita zeuden batzuk berretsi dituzte: Miguel Angel Idigoras ETBko zuzendaria, Rosa Riez Urrestarazu Euskadi Irratikoa eta Joseba Arruti Radio Euskadikoa.
komunikabideaK
Edurne Ormazabal izango da EITBnet-eko zuzendaria
Gazteako irratiko koordinatzailea izandakoa da Ormazabal. Jose Angel Quintanilla, EITBko Gestio Korporatiboko zuzendari kargua beteko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu