Egoitza berriaren eraikuntza lanak datorren urteko apirilean hasi eta 2014-2015 edo 2015-2016 ikasturterako prest izatea espero dute Musikeneren arduradunek. Aurretik, ezeren okerrik ez dela, hala eraikuntza lanak nola eraikuntza zuzentzeko lanak urtea amaitu baino lehen emango dituzte.
Hasierako aurrekontua 44 milioi eurokoa zen, baina proiektua birmoldatu dute eta 25 milioi eurotik beherako aurrekontua izango du, erabilgarritasunean ahalik eta gutxien galduta. Proiektu birmoldatuaren arabera, 14.021 metro koadroko eremua izango du egoitzak, eta horietatik 12.137 erabilgarriak izango dira. Egoitza berria Benta Berri auzoko Elias Salaberria kalean izango du Musikenek, EHUren campusaren ondoan, Donostiako Udalak utzitako orube batean.
Egoitza berriko lanak aurten ematea eta 2012ko apirilean hastea espero dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu