Eguberrien ondoren filma muntatu eta datorren urtean zinema aretoetara iritsi baino lehen, www.berria. info webguneak Kutsidazu bidea, Ixabel filma ezagutarazteko aukera emango die ikus-entzuleei datorren hastetik aurrera, www.berria.info/kutsidazu atarian. Euskara hutsean egingo den film luzea ikus-entzuleei gertuko sentiaraztea izango da webgune horren helburua, informazio zehatza eta parte hartzeko aukera emanez.
Mireia Gabilondok eta Fernando Bernuesek zuzenduko duten filmari buruzko informazio orokorraz gain, hau da, sinopsiaz edota filmaren datu teknikoez gain, zuzendariek eginiko eguneroko bat irakurri ahal izango da webgunean, filmaketaren nondik norakoen zehaztasunekin, eguneko albisteekineta gertakari bitxiekin. Horrez gain, filmaketa lanen egunerokotasuna irudien bidez jarraitu ahal izango da atari horretan, argazkiekin lagundua.Webguneak, gainera, filmean partehartzeko aukera eskainiko die ikusleei, eztabaida foroa izango baitu: ikus-entzuleek iritziak trukatu ahal izango dituzte filmari buruz, eta zuzendari, ekoizle, aktore nahiz taldeko beste edozein kideri iradokizunak egiteko aukera izango dute.
'Kutsidazu'-ren arrakasta, urratsez urrats
Joxean Sagastizabalen Kutsidazu bidea, Ixabel nobelak eta Gorringo taldeak taularaturiko izenburu bereko antzezlanak izandako arrakasta gogoratuko du webguneak. Liburuaren 70.000 aletik gora saldu dira, eta antzerkia ikustera are jende gehiago joan da, egindako 180 emanaldietan.
Egunez egun, Berria
Filmaketaren jarraipen zehatza eta iritzia emateko aukera izango dira 'www.berria.info'-n
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu