Gaur inauguratuko dute Iruñean urtero Nafarroa Oinezek antolatzen duen Artea Oinez erakusketa. Aurten ehun artista baino gehiagoren lanak bildu dituzte, eta horien artean Jorge Oteiza Fundazioak utzitako Euskal Zentauroa obra aipa daiteke. Artista oriotarra jaio zeneko urteurrena betetzen da aurten, eta Nafarroa Oinezek ere bat egin nahi izan du mendeurreneko ekitaldiekin.
Oteizaz gain ehun artista horien artean Nestor Basterretxea, Eduardo Txillida, Juan Gorriti eta Jose Luiz Zumeta daude, besteak beste.
Aurtengo Nafarroa Oinezen leloa Atera ezazu mihia da, eta mihia, halaber, “artearen hizkuntza unibertsala partekatzeko” erabili nahi dute, hori baitute helburua: Nafarroa Oinezko proiektuaren bitartez “artea partekatzea, eta artearen bitartez proiektua”.
Artea Oinez erakusketa Iruñeko Ziudadelako armen aretoan egongo da ikusgai, apirilaren 27a bitartean. Ondoren, Tolosatik (Gipuzkoa), eta Elizondo eta Lizarratik (Nafarroa) pasako da.
Artea
Ehun artistaren lanak bildu ditu Nafarroa Oinezek ‘Artea Oinez 2008’ erakusketan
Apirilaren 27ra arte egongo da ikusgai Iruñean; ondoren, Tolosan, Elizondon eta Lizarran ikusi ahal izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu