Donostia 2016an Europako kultur hiriburu izateko hautagaitzari herritarrek babesa agertzeko, Olatu Talka jaialdia egingo dute Donostian maiatzaren 27tik 29ra. Iaz egin bezala, herritarrei beren ekarpenak helarazteko deia egin zien udalak, egitaraua osatze aldera. Dagoeneko ehundik gora proposamen jaso dituztela azaldu zuen atzo Marisol Garmendia Kultur Hiriburutzarako zinegotziak.
Hiriko kale, plaza eta bestelako guneek askotariko kultur jarduerak hartuko dituzte hiru egunean, eta proposamen guztien artetik onartuak izan direnetako batzuk aurkeztu zituen hautetsiak. Jaime Caballero igerilariak Donibane Lohizune eta Donostia lotuko ditu itsasoan igerian, eta, bide batez, esklerosiaren inguruan lanean ari diren elkarteentzat dirua bilduko du. Gehituk, berriz, The Sound of Music pelikularen proiekzio-karaokea proposatu du, eta parte hartzaileak filmean bezala jantzita joatera deitu ditu.
Euskal doinuak eta musika zelta nahastuko dituen kontzertu bat eta birziklatutako materialarekin egindako arropen desfile bat dira beste jarduera batzuk, baina maiatzera arte egitarauari beste batzuk gehituko zaizkio.
Ehundik gora proposamen aurkeztu dituzte Olatu Talka jaialdirako
Maiatzaren 27tik 29ra askotariko ekimenak izango dira Donostian, herritarren ekarpenekin osatutako egitarauan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu