EHZren galtzeak estaltzeko 150.000 euroko txekea egin die aseguruak

Nora Arbelbide Lete.
Baiona
2010eko azaroaren 17a
00:00
Entzun
Larunbatean eginiko biltzar nagusian ukan zuten zer aipa Euskal Herria Zuzenean jaialdikoek. Joan den uztaileko Heletako jaialdiko ostiral gaua bertan behera utzi behar izan zuten bota ekaitzagatik, alimaleko zuloa eta dudak utziz. Azkenean, urrundu ahal izan dute zalantzen pisu handiena. Joan den astean heldu zitzaien txekea. Aseguruak gau hartako galtzeen parte handiena estaltzen die, beregain har zezakeen gehiena. 150.000 euroko txekea eman die Allianz Ithurbisquek. Hor daukate baita sostengu kanpainari esker jaso laguntza, 20.000 eurokoa dena. Horiek horrela, zehazki zertan diren aztertzeko biltzar nagusi berezi bat daukate urtarrilaren 5ean.

Horri esker, heldu den urteari begira «lasaiago» daudela adierazi du Eneko Gorri jaialdiko bozeramaileak. Hainbat proiekturen alde bozkatu ahal izan dute. Elektrotasunaren 4. gaualdia, EHZ lehiaketa, eta, nolaz ez, EHZ bera, uztailaren 1, 2 eta 3an Heletan iraganen dena. Alabaina, Heletan gelditzea erabaki dute laguntzaileek. Lelo berria daukate baita ere: EHZ mugetatik at.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.