Eider Rodriguezen 'Katu jendea' istorio bilduma, bost hizkuntzatara

'Idazlea itzultzaileen lantegian' egitasmoaren barruan egingo dute itzulpena, eta Pauen izango da, 16tik 18ra

Erredakzioa
Donostia
2012ko urriaren 10a
00:00
Entzun
Bederatzi urte badira EIZIE elkarteak literatur itzulpeneko lantegi bat antolatzen duela, eta aurten Eider Rodriguezen Katu jendea istorio laburren bilduma lantzea erabaki dute.

Aurten, lehendabiziko aldizFrantzian egingo dute lantegia: Pauen emango dituzte hiru egun, urriaren 16tik 18ra bitartean, Rodrigezek berak eta bost itzultzailez osatutako lantaldeak, eta UPPA Unibertsitateko LLC-Arc Atlantique laborategiaren laguntza izango dute.

Mintegi horren barruan, itzultzeko hiru modu jorratuko dituzte sei taldekideek: zuzenekoa, zeharbidezkoa eta lankidetzakoa. Lan horri esker, liburua frantsesera, alemanera eta nederlanderara itzuliko dute. Kontakizunetan pertsonaia bereziak eta hainbat egoera aurkituko dituzte irakurle berriek, gizartean pil-pilean egon daitezkeen hainbat gairen inguruan gogoeta egiteko, hala nola gizalegea edota generoa.

Mintegiaren azken egunean, parte hartzaileek esperientziaren berri emango dute, eta Katujendea-ren pasarte batzuenerrezitaldia izango da bost hizkuntzatan, musikaren laguntzarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.