Aurten ere Idauze-Mendin (Zuberoa) izanen da Euskal Herria Zuzenean (EHZ) jaialdia, ekainaren 29tik uztailera 1era. Gaur aurkeztu dute, hain zuzen.
Etenik gabeko musika festa izanen da eta, besteak beste, Fermin Muguruzak, Mouss & Hakimek, Les Ogresek, Kepa Junkerak, Deloreanek, Anestesiak, Karidadeko Bentak edota Tokyo Skak joko dute. Hiru eguneko egitarauan Zuberoako dantzak, Okzitaniako Brancaleon taldea, BURP video sound system, Kataluniako Blocquilombo, Zpeiz mukaki, mutxikoak, Euskal Herriko Xibaren finala, Holako taldea, bertsolariak edota mintzaldiak (LEIA, AHT...) ere izanen dira. Horretaz guztiaz gain, EHZko lehiaketa antolatu dute.
Hiru egunerako sarrera "berezia" jarri dute salgai, 30 eurotan. Maiatzaren 1etik 14ra hartu beharko da.
Iaz, jaialdia Idauze-Mendin egin zutenean, Kontseilu Orokorrak 12.000 euroko diru laguntza hitz eman zien antolatzaileei, baina oraindik ez diete dirurik eman, ezta azalpenik ere.
Argazkian, Euskal Herria Zuzenean jaialdiko aurtengo afixa.
Musika
Ekainaren 29tik uztailaren 1era izanen da Euskal Herria Zuzenean jaialdia, Idauze-Mendin
Fermin Muguruza, Mouss & Hakim, Les Ogres, Kepa Junkera, Delorean... ariko dira. Hiru egunerako sarrera 30 eurotan jarri dute salgai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu