Kultura

Ekaingo koban aurkikuntza berriak egin dituzte

2009ko otsailaren 27a
18:13
Entzun
Arrokan margoturiko alu bat eta gorriz eta beltzez pintaturiko margo ez figuratiboak. Horiek dira Ekaingo koban (Deba) egin duten azken aurkikuntza. Koro Mariezkurrena izan da bilaketaren arduraduna; Jesus Altuna arkeologoaren emaztea eta kolaboratzailea da arkezoologo hau.

Aurkikuntzaren nondik-norakoak Zephyrus Salamancako Unibertsitateko Historiaurreko, Antzinako Historiako eta Arkeologiako saileko zientzia aldizkarian bildu dituzte. Eusko Jaurlaritzako Kultura sailaren bidez aparteko inprimaldi bat ere izan du bilaketak.

Duela 40 urte aurkitu zuten Ekaingo koba Rafael Rezabalek eta Andoni Albizurik. Harrezkeroztik, gehien ikertu eta arakatu den euskal koba da. Jose Migel Barandiaranek eta Jesus Altunak 1969an argitaratu zuten pinturen inguruko lehen argitalpena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.