KULTURA

eLiburutegiak domeinu publikoko 1.100 lanetik gora barneratu ditu bere katalogoan

Euskarazko ehun lan, gaztelaniazko bostehun eta ingelesezko beste horrenbeste jarri dituzte irakurgai. Lanak norberaren gailuan gorde daitezke, iraungitze datarik gabe.

Euskarazko ehun lan, gaztelaniazko bostehun eta ingelesezko beste horrenbeste jarri dituzte irakurgai. ELIBURUTEGIA.EUSKADI.EUS
2016ko maiatzaren 31
17:08
Entzun

Domeinu publikoko 1.100 irakur lan sartu ditu bere katalogoan eLiburutegiak: 100 titulu euskaraz, 500 gaztelaniaz eta beste 500 ingelesez. Hori ahalbidetzeko, Eusko Jaurlaritzak hitzarmenak sinatu ditu Armiarma ekimenarekin, Biblioteca Virtual Miguel de Cervantes fundazioarekin eta New Yorkeko Liburutegi Publikoarekin.

Lan horiek Internetetik deskargatzeko aukera dago, eta erabiltzaileek mugikorrean edo ordenagailuan gorde ahal izango dituzte. Gainera, ez dute iraungitze datarik izango. Liburu klasikoak dira denak, jada egile eskubiderik ez dutenak. Joxean Muñoz Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak aipatu duenez, eLiburutegiaren erabiltzaileek 47.449 liburu mailegatu dituzte urte eta erdiko ibilbidean.

Berrikuntza baten berri ere eman du: gaurtik aurrera, euskal diasporako kideek alta eskatu ahal izango dute eLiburutegian, eta horrela, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako edozein herritarrek bezala erabili ahal izango dute zerbitzua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.