ZINEMA

Elizabeth Taylor aktorea hil da, 79 urte zituela

Bi Oscar sari irabazi zituen 'BUtterfield 8' (1960) eta 'Who's Afraid of Virginia Woolf?' (1966) filmetan egindako lanagatik.

2011ko martxoaren 23a
14:27
Entzun

ABC telebista kateak jakinarazi duenez, gaur Elizabeth Taylor aktorea hil da AEBetan, 79 urte zituela. Bi hilabete zeramatzan Los Angelesko Cedars Sinai ospitalean 2004ean atzeman zioten bihotzeko gaitz bat dela.

Hollywoodeko aktore ezagunenetariko bat izan da. Londresen jaio zen 1932an, baina umetatik AEBetan bizi zen. Oscar saria bi aldiz irabazi zuen BUtterfield 8 (1960) eta Who's Afraid of Virginia Woolf? (1966) filmetan egindako lanagatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.