Elkarrek 'Gure pertsonaiak' bilduma kaleratu du gaztetxoentzat

Gipuzkoako pertsona ospetsuak ezagutzera emateko, bost liburuxka eta DVD bat prestatu dituzte zazpi sortzailek

Erredakzioa
Donostia
2011ko martxoaren 20a
00:00
Entzun
Gipuzkoako historiako hainbat pertsona ospetsu gaztetxoei ezagutarazteko asmoz, Gure pertsonaiak bilduma kaleratu du Elkarrek. Bost liburuxkak osatzen dute bilduma, pertsona bakoitzeko bat, eta haiei buruzko hainbat zertzelada eskaintzen ditu bakoitzak. Bost gizonezko aukeratu dituzte liburuki bakoitzeko protagonista izateko: Andres Urdaneta, Manuel Larramendi, Jose Migel Barandiaran, Ignazio Loiolakoa eta Jose Maria Iparragirre. DVD batekin osatu dute lana.

Zazpi egile aritu dira liburuxkak eta DVDa prestatzen: Urdanetaren bizitzari buruzko pasadizoak Mitxel Muruak azaldu ditu; Larramendiri buruzkoak, berriz, Xabier Mendiguren Elizegik; Jesus Mari Olaizola Txiliku-k Barandiaranen ingurukoak idatzi ditu eta Pako Aristik landu ditu Ignazio Loiolakoari eta Iparragirreri eskainitako bi liburuak.

Juan Carlos Nazabal, Imanol Zinkunegi eta Jose Anjel Lopetegi marrazkilariek, berriz, bost liburuxketako ilustrazioak ondu dituzte.

Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Kutxarekin lankidetzan kaleratu du bilduma Elkarrek. Zortzi urtetik gorako haurrentzat pentsatuta dago bilduma. Liburuxka bakoitza banaka ere jarriko dute salgai, baita DVDa ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.