Elkarrek Joan Mari Irigoienen eta Joxean Agirreren lanak plazaratuko ditu

Sarrionandiaren 80ko hamarkadako ipuinak berrargitaratu, eta Txiliku eta Zaldieroaren lanak ere aterako ditu

Erredakzioa
2011ko irailaren 2a
00:00
Entzun
Euskal Herriko argitaletxeek ez dute iraila hasi arte itxaron udazkenean aurkeztuko dituzten nobedadeak prestatzen hasteko. Aspaldi ari dira lanean. Edizioak txukuntzen eta inprenta berotzen. Hala, Elkar izan da lehenetakoa Durangoko Azokari begira zein liburu aurkeztuko dituen jakinarazten. Helduen literaturari dagokionez, Joan Mari Irigoienen Ur arreak, ur garbiak, Xabier Artolaren Argi-itzalen neurriaetaJoxean Agirreren Zwei Frauen (bi emakume) nobela k plazaratuko ditu. Literaturarekiko eta emakumeenganako pasioek bat egiten duten lanhorrekin Augustin Zubikarai beka irabazi zuen Agirrek.

Ohi bezala, azken Nobel saridunaren liburu baten itzulpena ere kaleratuko du Elkarrk. Mario Vargas Llosaren Pantaleon eta bisitariak itzuli du Santi Leonek, eta azaroan emango dute argitara. Joseba Sarrionandiaren 80ko hamarkadako hiru ipuin liburuak —Narrazioak, Atabala eta euria eta Ifar aldeko orduak — batzen dituen Litterae Vasconiae ere azaroan jarriko du plazan.

Martin Etxeberriaren poemak

Ateko bandan bildumaren barnean, J. M. Olaizola Txiliku-ren Bizien gaubeilan narrazio liburua plazaratuko du Elkarrek. Eta poesiaren arloan, liburu bakarra: Martin Etxeberriaren Zakurraren poema eta beste ipuin batzuk, hain zuzen. Hil honetan aurkeztuko dituzte biak. Saiakera bat ere iritsiko da plazara Elkarren bidez: Markos Zapiainen ETAkideen ametsak, hil honetan hori ere.

Horretaz gain, Patxi Huarte Zaldieroa-k De Rerum Natura-ren 4. zenbakia kaleratuko du azaro hasieran, azken bi urteetan BERRIA-n plazaratutako biñetekin, besteak beste. Iparluma sailean, Ahularen indarra. Oroitzapenak: laborari semea, eskulangilea liburu autobiografikoa aurkeztuko du Daniel Landartek, eta Lekuko atalaren baitan, Euskal Herria: Utopia eta errealitatea argitaratuko dute, EHUren ikastaro batean Brian Currinek, Juan Jose Ibarretxek, Joseba Zulaikak, Joxe Azurmendik eta Pako Aristik emandako hitzaldiak bilduta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.