Elorrioko indusketak irailean hasiko dira
ARKEOLOGIA. Elorrioko Argiñeta nekropoliko (Bizkaia) indusketak irailean hasiko dira, hango Udalak atzo jakinarazi zuenez. Argiñetakoa Goi Erdi-Aroko multzo arkitektonikorik handiena da Euskal Herrian estela eta hilobiei dagokienez. VIII. mendean sortu zuten Argiñetako nukleo arkitektoniko osoa, eta, besteak beste, eliza, nekropolia eta garai hartako etxebizitzez osatua dago. Indusketak 2014an amaituko dira, eta hiru denboralditan banaturik egongo dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu