Musika

Elton John BECen izango da azaroaren 2an hamargarren urteurreneko festan

Apirilaren 23an hasiko dira sarrerak saltzen, eta 25ean segituko dute.

Elton John. SERGEI DOLZHENKO, EFE
Berria.info
2014ko apirilaren 9a
07:15
Entzun

Espero zen oihartzun handiko ekitaldi bat izatea aurten BECen hamargarren urteurrena dela eta, eta, gaur jakinarazi dutenez, Elton Johnek bere bandarekin joko du Barakaldon azaroaren 2an. Live Nation-en webgunean iragarri dutenez, sarreren salmenta aurrekoa apirilaren 23an hasiko da, eta bi egun geroago salmenta orokorra hasiko dute.

Sarrerek 50 eta 60 balioko dute, eta guztira 12.000 lagunentzako tokia izango da.

Azken aldiz 2004an jo zuen Elton Johnek Euskal Herrian. Orduan Baionako zezen plazan jo zuen, pianoak lagunduta. Aurretik, 1995ean Iruñean eman zuen kontzertua eta 1985ean Donostian aritu zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.