Hilberria. Sylvia Kristel

'Emmanuelle', mito erotikoa

2012ko urriaren 19a
00:00
Entzun
Sylvia Kristel aktorearen heriotzaren albistea zabaldu zuten atzo hainbat hedabidek. 70eko hamarkadan Emmanuelle film frantses erotikoan protagonista rola egin zuenean, orduko mito erotiko bilakatu zen.

Sylvia Kristel Utrechen jaio zen (Herbehereak), 1952an. Gaztetan egin zen ezaguna, 1973an, Marayat Bibidh Andrianeren eleberrian oinarrituriko Emmanuelle filmean parte hartu zuenean. Markak hautsi zituen, eta Parisen hamar urtez egon zen ikusgai aretoetan. Ezinezkoa da, beraz, bere lan ibilbidea Just Jaeckin zinema zuzendari frantsesaren obrarekin ez lotzea.

Hedabide frantsesek atzo jasotako adierazpenetan, Jaeckinek gogorarazi zuen belaunaldi oso baten kultuzko filma bilakatu eta 70eko hamarkadan zineman zegoen sexu tabuarekin bukatu aurretik, aktorea «iraindua» izan zela filmean parte hartzeagatik.

Hala ere, ez zen Kristelen rol bakarra izan. Guztira, 50 film baino gehiagotan egin zuen lan, horietako asko erotikoak. 1981ean, berriro ere Jaeckinen aginduetara lan eginez, askoz ere arrakasta gutxiago izan zuen L'amant de Lady Chatterley filmean. AEBetan, The Concorde-Airport'79 eta Mata Hari filmetan hartu zuen parte, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.