zinema

Enrique Urbizuk Goya sarietarako hamalau izendapen jaso ditu

'No habra paz para los malvados' filmako lanagatik ditu, besteak beste, pelikula eta zuzendari onenaren sariak lortzeko aukerak. Gregorio Muroren 'Zeinek gehiago iraun' film laburra animazio lanik onenaren saria lortzeko hautagai da.

2012ko urtarrilaren 10a
17:52
Entzun

Enrique Urbizuk (Bilbo, 1962) Espainiako XXVI. Goya zinema sarietarako hamalau izendapen jaso ditu No habra paz para los malvados filmako lanagatik, eta horietako bi izendapen pelikula eta zuzendari onenarenak dira.

Pedro Almodovarrek hamasei izendapen jaso ditu, La piel que habito lanagatik; tartean, arestian aipatutako biak.

Film onenaren saria lortzeko hautagai dira, halaber, Blackthorn (Mateo Gil) eta La voz dormida (Benito Zambrano).

Urbizu 80ko hamarkadan hasi zen zinemagintzan, eta 1988an zuzendu zuen bere lehen filma: Tu novia esta loca. Denera bederatzi zuzendu ditu, guztiak ere gaztelerazkoak. Madrilen bizi da aspalditik.

Gregorio Muro donostiarraren Zeinek gehiago iraun film laburra animazio lanik onenaren saria lortzeko hautagai izendatu dute.

Sari banaketa otsailaren 19an izango da, Madrilen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.