Ensemble Matheus orkestra Donostian gaur
MUSIKA. Frantziako ganbera orkestra da Ensemble Matheus. Donostiako Kursaalean ariko da gaur. Haendel, Vivaldi eta Telemann konpositoreen obrak joko ditu, besteak beste, Jean-Christophe Spinosi italiarraren zuzendaritzapean. Kontzertua 20:00etan hasiko da, eta Sonia Prina kontralto italiarra ariko da bakarlari modura. Musika barrokotik garaikidera arterainoko errepertorioa dauka orkestrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu