Entzumenari buruzko gogoetak batuko dituzte 'Hirugarren belarria' jardunaldiek

2011ko irailaren 8a
00:00
Entzun
Ertz jaialdiaren barruan, Hirugarren belarria jardunaldiak egingo dira Donostiako Arteleku zentroan, hilaren 13an, 14an eta 15ean, «entzumenari buruz hausnartzeko asmoz», Erkiziak azaldu duenez. «Jardunaldiak ez dira musika esperimentala deitzen denaz mintzatzeko antolatu, entzumenaren alor politikoak, sozialak eta kulturalak aztertzeko baizik».

Ramon Andresek eta Patziku Perurenak «historiaren ikuspegitik» erreparatuko diote bereziki entzuteko gaitasunari, «lehenengo zibilizazioetatik gaur arte nola bilakatu den aztertuz, eta baita nola egin gaituen ere». Carmen Pardok «ikuspegi filosofikotik» aztertuko du gaia. Marta Garcia Quiñonesek eta Arantxa Iturbek entzumenak «espazio publikoekin» dituen harremanei erreparatuko diete bereziki, «bai irratiarekin eta baita kalearekin ere».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.