'Epelde, mende baten soinua' liburuko pasarte bat

2012ko urtarrilaren 17a
00:00
Entzun
Eta okerragoak ere ikusia da. Ez daki seguru soinujolea Olan zen, Olaran baserriko semea, baina gertaera izenik gabe ere ikaragarria da.

«Martitten, eliza ondoan soinua jotzen ari zen baten bat. Apaiza haserretu egin zen eta pistola atera zion soinujoleari».

Ez dago esan beharrik: pedagogia beste era batekoa zen orduan. Hala ere, esango nuke beste trikitilariekin izan zuen harremanen berri ematen duten kontaerak dituela gogoko. Irri egiten du behintzat.

«Behin, Zumarragan, Santa Isabeletan, trikitixa jotzera joateko deitu zidaten eta han ari nintzen, jo eta jo, eta inguruan jende pila bat dantzan. Gero, Sakabi eta Elgeta agertu ziren, eta haiek ere jotzen hasi ziren. Jendea sakabanatzen hasi zela ikusi nuenean, hasi nintzen heldukoa jotzen, eta jendea berriz ere bueltan etorri zen».

Elgeta ez da izan Elgeta baten edo Sakabi baten parekoa, baina bere garaian makina bat jenderi igande arratsaldeak poztutakoa da.

Epelde ez da izan soinuarentzat bizitako pertsona bat, baina bai soinuarekin bizitakoa ahal zuen artean.

Esan dut lehen ere: Epelde, bi, lau edo hamar izenekin mugatu ezin den mugimendu bateko partaide, protagonista eta lekuko izan da. Giza talde baten poza eta alaitasuna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.