Hilberria. Chris Marker

Eragin handiko dokumentalgilea

Juan Luis Zabala
2012ko uztailaren 31
00:00
Entzun
Zinemagintzaz gain, poesia eta filosofia era landu zituen, eta zinemagile gisa fikzioa eta zinema kritika ere esparru emankorrak izan zituen; baina batez ere film dokumentalen arloan egin zuen ekarpenagatik da gogoratua Chris Marker, dokumentalen arloan eragin handiena izan duten sortzaileetako bat. 50 film dokumental baino gehiago zuzendu zituen, eta Loin de Vietnam izeneko lan historikoaren egileetako bat izan zen, 1967an, Agnes Varda, Jean-Luc Godard eta Alain Resnais-rekin batera, besteak beste. Joan den igandean hil zen, 91 urte zituela, Parisen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.