Erakusketan parte hartzen duten artistak

2012ko abuztuaren 5a
00:00
Entzun
Antonio Alcasser (Castello, Herrialde Katalanak, 1963). Raport litografikoaren teknikan aditua. Tamaina errealeko gizakiak islatu ditu.

Jose Carlos Balanza (Logroño, Espainia, 1958). Gizakiaren eta denboraren arteko loturari buruzko hausnarketa egin du bere sorkuntzetan.

Nerea de Diego (Iruñea, 1974). Egunerokotasunean aztertu du gizabanakoa, tintaz egindako autoerretratuen bidez.

Yotta Kçippe (Hanburgo, Alemania, 1971). Argazkiak eginda,bere burua erretratatu du Yotak! bilduman. Analisi minimalista eta enigmatikoa da.

Carmen Mariscal. (Palo Alto, AEB, 1968) Gorputza aztertu du, eremu publiko eta pribatuaren erabileran. Betiere genero ikuspegia batetik.

Romulo Royo. (Zaragoza, Espainia, 1976) Autoirudikatzea bere burua berresteko tresnatzat erabili du. Teknika asko nahasten ditu bere obretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.