Deustuko Unibertsitateak Erbesteari eta Zinemari Buruzko Biltzarra antolatu du gaurtik ostiralera bitarte, unibertsitatearen Donostiako campusean. Erbestearen eta zinemaren arteko loturaren inguruan hausnarketa sustatu nahi dute, eta, horretarako, Europako eta Amerikako hainbat unibertsitate aditu elkartuko dira. Euskal Herriko eta Espainiako erbesteratuek beren lurraldetik kanpo egindako zinema ekoizpenak izango dituzte hizpide, besteak beste.
Deustuko Unibertsitateak Hamaika Bide elkartearekin batera antolatu du biltzarra, unibertsitatearen 125. urteurreneko ekitaldien barruan.
Erbestea eta zinema elkarreraginean jarriko dituzte Donostian
Gaurtik ostirala bitarte, Europa eta Amerikako hainbat adituk biltzarra egingo dute Deustuko Unibertsitatean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu