«Erlijiosoa ez, ukitu espirituala duen film bat da»

2011ko urtarrilaren 19a
00:00
Entzun
Steven Spielbergek dei bat egin zion Clint Eastwoodi, beretzat gidoi bat zuela esateko. Irakurri zuen gidoia Eastwoodek, eta gustatu zitzaion, hainbeste ezen ez baitzuen ezer aldatzeko beharrik sentitu. «Erlijio gehienek hitz egiten dute heriotzaren osteko bizitzari buruz. Interesgarria egin zitzaidan film honek gai horri nola egiten dion aurre. Ez zait iruditzen film erlijioso bat denik, baina bai ukitu espirituala duena. Edonork uler dezake filmaren mezua, beste bizitza batean sinetsi nahiz ez», adierazi zuen zinemagileak filma bukatu eta gutxira emandako elkarrizketa batean. Urte asko dira efektu berezietan eta fantasian oinarrituriko proiektu batean lan egiten ez zuela. Istorioaren izaera fantastikoa aldarrikatzen du Eastwoodek. «Bizitzako une batean denok egiten ditugu galdera jakin batzuk. Ni ez naiz salbuespena. Beste bizitza bat egotea zoragarria litzateke, baina oraindik hori ikertu beharra daukat. Baina ez dezagun ahaztu film bat dela, fantasia bat», dio umorez eta errealismoz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.