Bihar Berria-k idatzizko edizioan kaleratuko duen elkarrizketan Eusko Jaurlaritzako Euskara, Kultura eta Kiroletako sailburu Miren Azkaratek, oraingo legegintzaldia amaituta, balantze egiten du. Kepa Junkerari emandako diru-laguntzen harira etorri dira legegintzaldi amaierako eztabaidak. Lehenago, Guggenheim eta Balentziaga museoetako iruzurren auziari aurre egin behar izan die.
Balantzea egitean, besteak beste, hauxe nabarmendu du Azkaratek: "Askoz gauza gehiago izan dira positiboak kontrakoak baino".
Bestalde, martxoaren 1eko hauteskundeen ondotik sailburu segitzeko aukeratua izan ezean, edota berak eskaintzei ezezkoa emanez gero (ez du argitu jarraituko lukeen), unibertsitateko eta Euskaltzaindiko lanetara itzuliko dela azaldu du.
Elkarrizketa aurrerapena. Miren Azkarate
"Erreibindikatzen dut interesatzen zaizkigun proiektuak diskriminatzeko aukera"
Bihar BERRIAk kaleratuko duen elkarrizketan Eusko Jaurlaritzako Euskara, Kultura eta Kiroletako sailburuak, oraingo legegintzaldia amaituta, balantze egiten du: "Askoz gauza gehiago izan dira positiboak kontrakoak baino".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu