Aurtengo Musikastea maiatzaren 22tik 29ra luzatuko da. Hala 32. edizioa honetan Jesus Garcia Lehoz konposatzaile nafarraren lanak berreskuratuko ditzute. Besteak beste amaiera kontzertuan Lehozen sinfonia joko dute, ganbara musika kontzertuan aldiz Oliteko konposatzailearen bi pieza joko dituzte. Dena den zerbaitek Lehoz famatu baldin bazuen zinema musika izan zen, honenbestez musikasteko jardunaldi batean nafarraren zinema banda ezagunenak joko dituzte.
Honetaz gain beste berritasuna jazz musikak izango zuen jardunaldia da. Egun horretan Pirineos Jazz Orchestra oholtzaratuko da. Jazz Orchestra honek euskal musikari onenak elkartzen dituen Big-Band bat da. Egitarauaren beste kontzertuetan kantu gregorianoak duen tokia azpimarratzekoa da.
Musika
Errenteriako Musikastearen 32. edizioa aurkeztu dute
Errenteriako Musika Astearen 32. edizioaren aurkezpena egin dute gaur. Euskal konposatzaileen lanak ezagutaraztea helburu duen ekimen honetan aurten Jesus Garcia Lehozen lanen erretrospektiba bat egingo dute. Aurtengo edizioaren beste berritasuna bai Jazz-ak, bai Zinemako musikak izango dituzten jardunaldiak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu