Europako Batasuneko Justizia Epaitegiak ebatzi duenez, hainbat herrialdetako legediak erreproduzitzaile digitalei ezartzen dien gainsaria ez dator bat Europakoarekin. Gainsari hori egile eskubideak babesteko ezartzen zaie erreproduzitzaile digital guztiei. Baina kopia pribatuak egiteko erabiltzen ez direnei ere eragiten dienez, besteak beste enpresek eta profesional erabiltzen dituztenei, legez kanpokoa dela ebatzi du.
Besteak beste, Frantziak eta Espainiak ezartzen dute gainsari hori. Frantziak 1985. urtetik du Kopia Pribatuaren legea, eta berdin eragiten die kaseteei, diskoei, berriro grabatu daitezken CD eta DVDei, MP3 eta MP4ei, USBei eta sakelako telefonoei. Espainiak, jada, epaiaren berri izan ondoren, agertu du bestelako neurri bat hartzeko aukera aztertzeko interesa.
Justizia Epaitegiaren epaia Padawan enpresak eta Espainian egile eskubideak kudeatzen dituen elkarteak (SGAE) duten auziaren harira etorri da. SGAEk 16.759,25 euro eskatzen dizkio 2002 eta 2004 urteen artean saldu zituen euskarriengatik. Padawanek, ordea, hori ordaintzeari uko egiten dio, enpresa datuak eta datu pribatuak gordetzeko erabiltzen direla argudiatuz. CDak, DVDak eta MP3ak saltzen ditu Padawanek.
Auzi horretan Padawanen alde egin du Europako Justizia Epaitegiko epaiak, baina egile eskubideen jabe direnek euren lanengatik kopia pribatuak egitea zilegi dela ere esan du, eta horren truke "konpentsazio orekatua" jaso behar dutela. Horregatik, egile eskubideen eta erabiltzaileen artean "justiziazko oreka" egon behar duela jaso du epaian.
KULTURA
Erreproduzitzaile digitalen gainsaria ez datorrela legediarekin bat esan du Europako Justizia Epaitegiak
Kopiak egiteko erabiltzen ez dire erreproduzitzaileei ere eragiten diela argudiatuz eman du epaia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu