Euskal Idazleen elkartea

Erronkak aztertzeko kongresua egin dute idazleak

Aurretik abiatutako hausnarketa prozesuaren emaitzak jaso eta emaitza horiek etorkizunari begira baliagarri bihurtzeko asmoz, idazleen kongresua egin dute Bilbon, Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) antolatuta, elkarte horrek Bilboko Euskararen Etxean duen egoitzan. Zabaldutako hausnarketa prozesuaren eta kongresuaren bitartez, azken urteetan gizartean nahiz kultur arloan gertatu diren aldaketa garrantzitsuenen aurrean urratsak nora bideratu aztertu du EIEk, dagoeneko abian jarria duen Plan Estrategikoaren barruan. Gaur eztabaidatutako behin-behineko txostena datorren martxoan bozkatuko da EIEko batzar orokorrean.

2005eko urriaren 22a
17:43
Entzun
Plan Estrategikoaren baitan egin du kongresua EIEk, martxoan Batzar orokorrean bozkatuko duten txostena eztabaidatzeko. Bi puntu ditu txostenak: EIEren egituraren inguruko bata, eta lan egiteko moduaren inguruan bestea. Alde batetik, zuzendariaren figura sortzea proposatzen da, horrelari zuzendaritzari indarra emanez. Bestetik, lurraldeetan indar gehiago egitea proposatzen da, alegia, EAErako egiten diren zenbaitprograma Nafarroara eta Iparraldea ere zabaltzea, orain egiten ez den bezala.

Bazkideen ekarpenak jasota

Kongresuaren aurretik izan den hausnarketa prozesuaren barruan, kongresuan hizpide izan diren behin-behineko txostenak helarazi zaizkie EIEko bazkide guztiei. Ondoren, txosten horiei buruzko bilerak egin dira hiru hiriburutan. Bileren ondotik, Bazkideen txostenak izeneko dokumentuaren bidez, bazkideen ekarpenak jaso dira, eta foroa zabaldu, "ekarpen-dinamika sustatzeko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.