Ehun urte bete dira aurten Francisco Escudero musikaria jaio zela eta Zarauzko udalak gogoan izan nahi du, herriarekin harreman estua izan zuelako beti. Horregatik, Escuderoren omenezko ekitaldiek ez dute atsedenik izango urte osoan zehar, musikariaren izaera eta lan berritzailea esnatzeko asmoz.
Datorren ostegunean, Escuderoren irudian oinarritutako margoen erakusketarekin hasiera emango diote egitarau zabalari, eta Zarauzko abesbatzak abenduaren 25ean emango dio amaiera. Tartean, musika, artea, argazkilaritza, lehiaketa, dokumentalak eta bestelako ekimenak antolatu dituzte.
Escuderko euskal musika tradizionala eraberritu eta indartu zuen. Euskal operak egin zituen, hala nola, Zigor eta Gernika. Bereak dira, baita ere, Illeta, Princeladas Vascas eta Eusko Salmoa lanak.