Donostiako 72. Musika Hamabostaldia

Eskandinaviar zaporeko kontzertua emango du gaur Frankfurteko Orkestrak

Paavo Jarviren taldeak eta Vilde Frang biolinistak Carl Nielsen eta Jean Sibeliusen obrak joko dituzte

The Frankfurt Radio Symphony, 80 urte baino gehiagorekin, Alemaniako irrati-orkestra zaharrenetako bat da. Z / BERRIA.
Erredakzioa
Donostia
2011ko abuztuaren 17a
00:00
Entzun
Eskola eskandinaviarraren barruan garrantzi handiko konpositoreak izan ziren Jean Sibelius finlandiarra eta Carl Nielsen daniarra. The Frankfurt Radio Symphony orkestra sinfonikoak haien lanak ekarriko ditu gogora gaur Donostiako Kursaal auditoriumean, 20:00etatik aurrera. Paavo Järvik (Tallin, Letonia, 1962) zuzentzen duen orkestrak Sibeliusen Finlandia poema sinfonikoarekin abiatuko du kontzertua. 1899an idatzi zuen lana konpositoreak: Finlandia errusiar inperioaren esku zegoen, eta herritarren askatasun nahiaislatu nahi izan zuen autoreak musikaren bidez. Autore berak 1903an sortutako Biolinerako kontzertuak emango dio segida emanaldiari, Vilde Frang bakarlariaren eskutik: norvegiar biolinista gazteak bere talentua frogatzeko aukera ederra izango du, zailtasun handiko pieza honekin. Bukatzeko, Nielsenen 5.Sinfonia interpretatuko du orkestrak.Lehen Mundu Gerraren (1914-1918) izugarrikeriak eraginda idatzi zuen konpositore daniarrak dramatikotasun handiko obra hau, 1921-22 artean.

Guridi eta Beethoven Araian

Araba ere bisitatuko du gaur Musika Hamabostaldiak, Jesus Guridi omentze aldera. Quiroga Laukoteak musikari gasteiztarrari eskainitako kontzertua emango du Araiako Andra Mari Aretoan, 20:00etan. Guridiren Cuarteto n.2 lanaz gain, Ludwing van Beethovenen Razumovsky koartetoa ere interpretatuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.