Eskubideen zinema jaialdia Kassovitzek irekiko du
ZINEMA. Donostiako Zinemaren eta Eskubideen Jaialdiari hasiera emango dio Mathieu Kassovitz frantses zuzendari eta aktorearen L'ordre et la morale filmak, apirilaren 20an. Beste 30 film ere emango dituzte jaialdian. 1988an Kaledonia Berrian bahitutako 30 polizien istorioa kontatzen du pelikulak. Hiru sari eskainiko dituzte jaialdian, eta apirilaren 27ra arte iraungo du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu