Espainiako Gobernuak ez du dirurik bideratuko Donostiako Tabakaleraren proiektua eraikitzeko. PSOEren aurreko gobernuak hitzarmena egin zuen EAJrekin, eta zazpi milioi euro bideratzekoak ziren Tabakalera Nazioarteko Kultura Garaikidearen Gune bihurtzeko, baina dirurik bideratu gabe atera ziren gobernutik. Horrekin batera, Donostia 2016 proiekturako hitzartutako 325.000 euroak ere ukatu dizkio Espainiak Donostiari.
Odon Elorza Donostiako alkate ohi eta PSOEren diputatuaren esanetan, Espainiak hartutako neurriak «atzerakoiak» dira, etadiru laguntzak berreskuratzen saiatuko direla agindu du.
Espainiako Gobernuak ez du dirurik bideratuko Donostiako Tabakalerara
Aurreko gobernuak zazpi milioi euroko diru laguntza agindu zuen kultur gunearen proiektua eraikitzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu