kultura

Espainiako Komiki saria irabazi du Santiago Valenzuelak

'Plaza Eliptica' lanagatik saritu dute donostiarra. 'Las aventuras del Capitan Torrezno' bildumako zazpigarren alea da hura.

2011ko azaroaren 8a
18:35
Entzun

Santiago Valenzuelari (Donostia, 1971) eman diote Espainiako Komiki saria, Plaza Eliptica lanagatik, eguerdian Espainiako Gobernuko Kultura Ministerioak jakinarazi duenez. 20.000 euroko saria jasoko du Valenzuelak.

Las aventuras del Capitan Torrezno bildumako zazpigarren alea da Plaza Eliptica. Iaz argitaratu zuen, gazteleraz. "Aurreko liburuen segida izan da hori", esan izan du Valenzuelak.

2001ean sortu zuen Capitan Torrezno pertsonajea, Horizontes lejanos lanarekin. 2003an Escala real atera zuen, urte berean Limbo sin fin, 2004an Extramuros, 2005ean Capital de provincias del dolor, 2006an Los años oscuros.

Complutense Madrilgo unibertsitatean Arte Ederrak ikasi zituen, eta hedabideetan marrazkigile eta publizitate eta diseinuko enpresetan lan egin izan du. 90eko hamarkadan Jarabe eta El regreso de los ultramarinos fanzineetan parte hartu zuen. Liburu batzuk ere argitaratu izan ditu: Sociedad limitadisima (2005), El lado amargo (2005), El gabinete del doctor Salgari (2007) edota Nietos del rock'n roll (2010).

Sariko epaimahaia, besteak beste, Rogelio Blanco Espainiako Liburu, Artxibo eta Liburutegiko zuzendariak eta Komiki sariko azken bi irabazleek osatu dute: Antonio Altarribak eta Joaquim Aubertek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.