Estilo ugari eskainiko ditu Bermeoko musika asteak
MUSIKA. Astelehenean hasiko da Bermeoko Nazioarteko Musika Astea, eta hainbat estilotako kontzertuak eskainiko dituzte datorren ostirala bitarte; besteak beste, kontzertu lirikoak, ganberakoak, antzinako musika eta Argentinako doinuak eskainiko dituzte. Jaialdian parte hartuko dute Naia Mandaluniz eta Carlos Noain musikariek, Olatz Saitua eta Ainhoa Zubillaga abeslariek, eta baita Khantoria hirukoteak ere, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu