Komunikabideak

ETBko langile batzordeak kezka agertu du programazioaren eskaintza kulturalaren "murrizketa progresiboa" dela eta

Euskal Telebistako langile batzordeak ETBko programazioaren eskaintza kulturalaren "murrizketa progresiboaren" aurrean bere kezka azaldu du gaur prentsa ohar bidez. Horren adibide, 'Hau komeria!' (ETB-1) eta 'Desde el gallinero' (ETB-2ko) programak desagertzea izan dela adierazi dute. Hala, ETBko langile batzordeak telebista publikoetan kulturgintzaren arlo ezberdinei laguntza ematea "ezinbestekotzat" jo du.

2004ko urtarrilaren 21a
16:34
Entzun
ETBko langile batzordearen iritziz, "euskal kulturaren zerbitzurako tresna"bere sorrera legean jasotzen duen telebista publiko batean, "nekez uler daiteke azken bost denboraldietan Euskal Herrian arte eszenikoen hedapenean erreferente izan den eskaintzak programazioan lekurik ez edukitzea, are gehiago 185 programa emititurik eta antzerkiaren norabideari emandako hainbat sari ere jaso dituenean".

Hala, "telebista komertzialean audientzia txikiak direla medio, honelako edukiek lekurik ez daukatela kontutan edukita", kulturgintzari laguntza ematea "ezinbestekotzat" jo dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.