Ettore Scolak zinema uztea erabaki du

Merkatuak ez duela behar adinako askatasunik uzten esan du, eta askatasuna funtsezkoa dela

Agentziak
Erroma
2011ko abuztuaren 30a
00:00
Entzun
Ettore Scola italiar zinemagileak zinemagintza uztea erabaki du, 80 urterekin, arlo horretan 50 urtez egin duen ibilbideko «ezertaz damutu gabe», adierazi duenez.Il Tempo egunkariak argitaratutako elkarrizketa batean jakinarazi du Scolak ez duela film gehiago zuzenduko, kazetariak bere hurrengo filma zein izango den jakin nahian egindako galderari erantzunez. Pesaron egin diote elkarrizketa hori, 1943-1997 eman baitute han, Scolak Erromako ghettoko talde naziei buruz egindako film laburra.

Gerard Depardieu aktore nagusi izango zuen filma prestatzen ari zen Scola, baina «modu naturalez» hartu du dena bertan behera uzteko erabakia. «Niretzat funtsezkoa da askatasuna izatea, eta gaur egun merkatuak hartzen ditu erabakiak. Lehen ere egiten zuen hori, baina espazio zabalagoak zeuden askatasunarentzat eta salbuespenarentzat, eta ekoizleek arriskatzeko eta esperimentatzeko joera handiagoa zeukaten. Ez dut izan nahi takoi luzeko zapatekin eta karminarekin gazte itxurari eutsi nahi dioten andre zahar horietako baten antzekoa». Scolak adierazi du ez duela lortzen zinema «alaitasunez eta kezkarik gabe» egitea, lanbide horretan igarotako urterik onenetan bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.