Etxeko liburuei «omenalditxoa»

Nerea Baldak Liburuaren Nazioarteko Egun berezi hau aprobetxatu du etxean dituen liburuei omenaldi bat egiteko.

2020ko apirilaren 23a
18:22
Entzun

Liburuaren Nazioarteko Eguna da, baina liburu dendetan ez dago sartu-irtenik. Egun tristea da literatur zaleentzat. Ez da, ordea, libururik gabeko eguna. Ezta irakurketarik gabekoa ere. Itxialdiak irakurketarako aukera ematen du, ohean etzanda, besaulkian eserita edo lehiopean jarrita. Zergatik ez Irakurri euskara itxialdian ere?

Eleberri eta poesia liburu orok imajinazioa du iturri. Era berean, liburuek ere pizten dute argi hori irakurleengan. Nerea Baldak sortutako istorioa da horren lekuko, etxeko liburuei eginiko «omenalditxoarekin». Joango da aurtengo Liburuaren Nazioarte Eguna, eta iritsiko da hurrengoa, «etorkizuna egunero hasten delako».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.