EHZ jaialdia

Euritan dantzan

Eguna euritsu izan arren, gogoz ekin diote Euskal Herria Zuzenean jaialdiko bigarren egunari. Kanpalekua ez zegoen guztiz apropos yoga saioa egiteko, baina Zelaia guneko aterpea bai, dantzan eta kantuan hasteko.

Bidatz Villanueva
2016ko uztailaren 2a
17:28
Entzun

10:30ean Polekeleke txarangak jo du, eta, hortik aurrera, musika ez da eten Garro eremuan. Eskuz Esku dantza taldeak ere emanaldi bat egin du, eta, ondoren, Kakikomokeke txarangak musikatu du giroa.  15:00etan, berriz, Bert’show saioa izan da. Han, bertsotan izan dira Amaia Iturriotz, Beñat Gaztelumendi, Ramuntxo Christy eta Battitt Crouspeyre.

Hitzaldiak eta tailerrak ere izan dira. Ikusmira handia sortu du Denak eroak ote gira? kapitalismoa eta osasun arloa hizpide zituen hitzaldiak, baita Kurdistango emakumeen borrokaren ingurukoak ere. Tailerren artean, esaterako, Notre Dame des Landeseko ZAD mugimenduko kideek serigrafia egiteko txoko bat prestatu dute.

Askok, ordea, deskantsatzea erabaki dute. Euririk egiten ez duenean, behintzat, belarretan etzateko aprobetxatzen dute, bigarren gaualdirako prest egoteko. Gaur, oholtzara igoko dira, besteak veste, Lumi, Niña Coyote eta Chico Tornado, Fermin Muguruza eta Willis Drummond.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.