Europako Akademiaren saria jasoko du Frearsek
ZINEMA. Stephan Frears ingelesari emango diote aurten Europako Zinema Akademiaren ohorezko saria. My Beautiful Laundrette eta The Queen filmen egilea da, besteak beste. Abenduaren 3an Berlinen egingo duten galan, aurten estreinaturiko Europako film onenak sarituko dituzte. Hautagaien artean da Alex de la Iglesiaren Balada triste de una trompeta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu