Europako BEZik handiena

Europako Batasuneko herrialderik gehienetan %10etik beherako zerga dute kultur ikuskizunek

N.Ares
2012ko uztailaren 24a
00:00
Entzun
Gobernuak aplikatuko duen BEZaren igoerak kultur ikuskizunen gaineko BEZik handienetakoa duten Europako herrialdeen artean kokatuko du Espainiako Estatua.Alderik nabarmena Suitzarekin izango da, izan ere, hanzinemako sarrerengaineko BEZa %2 da. Belgikan eta Suedian, berriz, %6ko BEZa ezartzen diete zuzeneko ikuskizunei, Alemanian %7koa, Norvegian %8koa, Italian %10ekoa eta Portugalen %13koa. Frantzian, aldiz, zinema eta zuzeneko ikuskizunen balio erantsiaren gaineko zerga %7 da, Sarkozyren gobernuak %5'5etik igo zuenetik. Hala ere, esan beharra dago,Philippe Martin Frantziako Alderdi Sozialistako presidenteordeak aurreratu zuenez, François Hollanden gobernuak % 5,5era jaitsi behar duela zerga.

Alderik txikiena, berriz, Ingalaterrak ondasun horiei ezartzen dien %20ko BEZarekin izango du Espainiak. Estatu bien arteko puntu baten aldea baino ez badago ere, horietan aldea askoz ere nabarmenagoa da batez besteko urteko soldaten artean. Ingalaterran, urteko batez besteko soldata 34.000 euro gordinekoa da eta, Espainiako estatuan, berriz, 22.790koa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.