Euskadi sarien banaketa ekitaldira ez joatea erabaki dute bi epaimahaikidek

Sarrionandiari sari osoa eman arte beren lanaren ordainari uko egin diote Koldobika Josu Bijueska eta Ainhoa Larrañagak

Erredakzioa
Donostia
2011ko azaroaren 22a
00:00
Entzun
Ainhoa Larrañaga euskarazko saiakera arloko Euskadi literatura sariko epaimahaiburuak eta Koldobika Josu Bijueska sari bereko epaimahaikideak uko egin diote Euskadi sarien banaketa ekitaldira joateari, epaimahaiko zereginagatik dagokien ordain saria jasotzeari eta hurrengo deialdietan epaimahaikide izateari, «irabazleari dagokion saria eskuratzen ez zaion bitartean», hots, Joseba Sarrionandiari Moroak gara behelainopean? liburuarekin eskuratutako Euskadi sariari dagozkion 20.000 euroak ordaintzen ez dizkioten arte. Hala jakinarazi diote biek, gutun baten bidez, Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuari.

«Saiakera ataleko epaimahaikide izan naizen aldetik, epaitzeko eskuratu zaizkigun lanen idazleek sariketaren baldintza guztiak betetzen zituztela jakinarazi zait», dio bien izenean sinatutako gutunak. «Eta nire epaia ere lan guztiak eta lan horien idazleak egoera berean zirelakoan eman dut. Lan horiei eta lanen idazleei buruzko aldez aurretiko erabakirik hartua zela jakinez gero, alde nahiz kontra, ez nukeen inola ere onartuko epaimahaikide izatea». «Nik dakidala, sariketa literarioak sariak emateko daude, ez zigortzeko», dio aurrerago gutunak.

Euskadi literatura sarien banaketa ekitaldia bihar egingo da, 19:00etan, Gasteizen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.