Euskadiko Orkestra Sinfonikoko langileek greba egingo dute gaur. Hala, ez dute gaur Donostian, Kursaalen, abonu-kontzertua emango; aurreneko abonu-kontzertua izatekoa zen.
Soldata igoera eskatzen ari dira langileak. Haiek eman dituzten datu batzuen arabera, Bilboko Udal Banda, Bartzelonako Orkestra edota Espainiako Orkestra Nazionaleko langileek baino %14-31 gutxiago kobratzen dute.
Oraingoz, ez dira akordiora iritsi zuzendaritzarekin, eta horregatik egingo dute planto. Horretaz gain, elkarretaratzea egingo dute gaur bertan, Kursaal aurrean, 19:30ean.
Dena dela, oraingoz, planto gaur baino ez dute egingo. Izan ere, datorren asterako aurreikusita dituzten kontzertuak ematekoak dira.
Musika
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak greba egingo du gaur
Ez dute egingo Kursaalen kontzertua, eta elkarretaratzea egingo dute han, arratsaldean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu